SOINUGELA: Toumani Diabate, koraren maisu handia

Toumani  DiabateAurreko astean agindu bezala, Toumani Diabateri buruzko monografikoa eskaini digu Pedro Elias Igartuak aste honetako Soinugelaren bigarren orduan. Baina horretara baino lehen, bestelako eskaintzak ere egin dizkigu. Honako hauek, hain zuzen ere: Rafa Ruedaren Bi musu abestia; Elvis Costelloren That´s How You Got Killed New Orleanseko kantua zuzenean; New Orleansekoa hau ere; hiri beretik irten gabe, Smiley Lewis ere izan dugu bere blues doinuekin; gero, Irlandako The Bothy Band folk talde historikoak Parisen eman zuen kontzertutik reel batzuk entzun ditugu; Joan Baez kantaria ere izan dugu gurean New Yorken 2005ean aurkeztu zuen disko berriaren bidez; haren ostean, Duncan Sheik kantautore budista jarri digu Pedrok; eta lehen zatiaren azken minutuetan Neil Diamond eta John Hiatten zenbait kanta entzun ditugu. Eta orduan Toumani Diabateren ordua iritsi da. Ordu batez Maliko kora jole apartaren ibilbide musikala gogoratu eta hartaz gozatzeko modua eman digu Pedro elias Igartuak. Saioa deskargatzeko, klikatu hemen: 1.atala, 2.atala

Enztun 1.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela060525a.mp3

Enztun 2.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela060525b.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EREMUZ KANPO 1x28: Surrealismoa

og. Mai 25 , 2006
Goiko izenburuak dioenez, surrealismoa izan dute hizpide aste honetan Eremuz Kanpo zineari buruzko irratsaioaren egile ditugun Txabi Landabideak eta Eneko Olazabalek. Hogeita zortzigarren saiora iritsia da Eremuz Kanpo, eta egokiera hau beste edozein bezain arrazoi ona iruditu zaie egileei pentsamenduaren txakurrak pittin batez aske uzteko. Jende askori buruz hitz egiten […]

Honekin lotuak