Larunbatean areto nagusian Xabier Monasterio Gabriel Aresti kultur elkarteko kideak eta Karmelo Landa ikerlariak “Bilbon dabil Gabriel Aresti” liburuaren aurkezpena egin zuten. Liburua berezia da, izan ere Bilbon barrena ibilbide bat proposatzen digu egileak, 16 geralekurekin. Ibilbidean zehar idazlearen obra, eta Bilboren historia ezagutzeko aukera ematen digu. Hemen aurkezpena entzungai.
Deskargatu hemen.

