Astebruru honetako proposamen berezia BERTSO-DERBI IBILTARIA. Ibilbidea egitera Zugaztietara (La Arboleda) joango gara. Horrekin batera, betiko lez, errezeta ( txitxirio krixpetak ), liburua (Julen Belamunoren “Gaueko zaintzailea”), diskoa ( Jesus Mª Lopetegi, Harkaitz Cano eta Antton Olariagak eginiko “Itzal zaunka” proiektu multidiziplinarra) eta Bilboko agenda jorratuko ditugu.
Aurtongo apirilaren 9an aldarrikapenez eta edukiz beterik helduko zaigun jardunaldi garrantzitsu bat prestatzen dihardute Euskal Herriko mugimendu feminista osatzen duten hainbat taldek eta kolektibok. Haien izenean, Itziar Gandarias mintzatu zaigu jardunaldiaren helburuez. Itziarren hitzetan, hiru dira helburu nagusiak: alde batetik, emakumeei egiten zaizkien era guztietako erasoak irmoki salatzea, larrienetatik hasi […]