Elkarrizketa luze eta mamitsua egin diogu Fermin Muguruzari Gaubasa saioan, bere azken diskoa dela eta. Jamaikara joan zaigu oraingoan Fermin Euskal Herria Jamaika Clash deritzan diskoa grabatzera. Jon Elizalde, Xabi Solano eta Xabi Pery izan ditu Euskal Herriko bidelagun eta bertan reggae munduko makina bat musikari ezagunen laguntza eta partaidetza izan du: U-Roy, Luciano, Masta Blasta, Wayne Armond, … Horien guztien laguntzarekin burutu du Fermin Muguruzak Euskal Herriaren eta Jamaikaren arteko Clash edo Topaketa hau, bi kulturen arteko hurbiltasun eta harremanak bilatzen dituena. Elkarrizketan, Jamaikako egonaldi horretan bizi izandakoak kontatzeaz, diskoak islatu nahi duen espiritua eta helarazi nahi duen mezua agerian uzten ditu. Deskargatzeko saioa, klikatu HEMEN.
Honekin lotuak
-
2011/06/28
IBAIZABAL: Ekainak 28
-
2007/05/21
SOLASALDIA
-
2011/10/03
IBAIZABAL: Nora aldizkaria (45.a)
-
2015/03/20
ASTEBURUAN, ZE INGOU? Mugaz bestaldeko…