Proposamen ugari Agurtzanek, Iosuk eta Apolok eskaini dizkigutenak: Ezpeletatik abiatuta Uztaritzeko ohiana ezagutzeko aukera; antxoak, patata eta alberjinekin, prestatzeko errezeta; Skasti taldearen Maskarak diskoarekin gozatzeko manera; Etxeberria anaien “Gizon gogorraren sekretua” liburuan murgiltzeko parada, eta nola ez,Herri Urratsera hurbiltzeko aupada. Mieltxoren agendak borobiltzen du emanaldia.
Aste honetako Argia astekaria aztertu dugu, ohi bezala, Unai Brea erredaktorearekin. 2460. zenbaki honen azalean Nafarroa Garaiko Podemos alderdiko Laura Perez hautagaia. Erdiko Kaieran Audiolab audio laborategiaren amaiera eta Termometroan Udalerri euskaldunetan euskarak izan duen atzerakada nabarmen eta kezkagarria jorratu dute Iñaki Iurrebaso soziologoarekin. Bukatzeko, Net Hurbil ataletik Mediterraneoa zeharkatzeko […]