BERBAZ:JOSU GOIRI, TXALAPARTARI ETA EKINTZAILEA

alboka.jpgPuntuan joandako Eugenio Etxebarriaren izatea gogoan hartu eta goi-goian jarriz eman diogu berbeteari gaur Josugaz. Dimoztarra jaiotzez, baina Arrigorriagan urtetan bizi izandako Eugenio, Bizkaiko albokari klasikoetan bizirik genuen azkena, beharbada. Josu Goirirentzat benetan kutuna.

SORTUTEN entrepresa da, baina, azken aldian denbora gehien hartzen diona Josuri. Arlo bitan diardute, batez ere: bioeraikuntzan (tokiari entzun egin behar ei zaio, apaltasunez, bertan ganorazko zerbait egingo bada) eta energi fotoboltaikoan tratulari (ekoizle eta inbertsoreen arteko zubí-lanean. Konfiantza-harremanak garatzeak zenbat balio duen ederto daki Josuk, urtetako eskarmentuz.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/berbaz/berbaz080619.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Pagasarri Natur Parkea?

al. Eka 23 , 2008
Pasa den asteko Bilboko Udalbatzan, besteak beste, Pagasarri Natur Parkearen gaia atera zen berriro. Luzea da Pagasarrik eta inguruak jasan duten egitasmo desarrollistaren zerrenda: harrobiak, pistak, tentsio altuko kableak, gasbidea, pinuak, Zabalgarbi Errauskailua, eraikitzen ari diren etxebizitzak eta txaletak… Super Surreko eta Trenbideko Hegoaldeko Saiesbideko lanak hasi berriak edo hastear.. […]

Honekin lotuak