IBAIZABAL: Euskal Herria Zuzenean festibala Heletan

ehz-1Asteburuan hilaren 3tik 5a bitartean izango da aurtengoa Nafarroa Behereko Heletan. Arrosa eta Zuberoatik pasa ondoren inoiz baino egitarau potoloena prestatu dute Eneko Gorrik Euskal Herria Zuzenenan festibalako antolatzaileak esan digunez: musika, animazioak, dantza, herri-bazkaria, merkatua, pilota partida, haurren xokoa… Izen propioak aipatu behar baditugu ezinbestekoak dira, besteak beste, Manu Chao, Fermin Muguruza, Emir Kusturica edo The Congosena, baina Enekok komentatu duenez, hiru egunetako eskaintza zabalean jarri behar ditugu begiak. Ekologiari ere arreta berezia emango diote, bertako porduktuak bultzatzen edo aztarna ekologiko txikiena utziz. Honen inguruko informazio gehiago www.ehz-festibala.com atarian.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Bilboko Kafe Antzokia uztailean

og. Uzt 2 , 2009
Guztira hamabi ekitaldi izango dira hil honetan: aste honetan hitzaldi bat eta bi kontzertu izango dira, ostegunean (Primital) eta larunbatean (The Gories eta Oblivians). Datorren astean, berriz, Bilbao 4. Reggae Roots festibala hasiko da asteazkenean, ostegun eta larunbat horietan jarraitzeko. Bertan, besteak beste Alborosi, U Roy & Pablo Moses, Ethiopians… […]

Honekin lotuak