IBAIZABAL: Mugak irekitzen karabana solidarioa uztailak 16an abiatuko da

Mugak irekitzen  ekimenaren berri eman digu Ongi Etorri errefuxiatuak plataformako Anabel Sanzek. Uztailaren 17an abiatuko da karabana Euskal Herritik eta Espainiako estatutik zein Europako gainerako herrialdeetatik antolatzen ari da, Tesalonikaraino (Grezia).  Karabanaren xedea da Europako biztanleria sentsibilizatzea errefuxiatuen egoeraren eta haien kontra eragiten ari diren arrazismoaren eta xenofobiaren gainean, eta, bereziki, EBko agintariek sinaturiko EB-Turkia Akordio lotsagarria salatzea da. Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformak argi du pertsona horiek eskubidea dutela herrialde seguruetan asiloa eskatzeko, eta herrialdeon betebeharra dela “haiek hartzea eta babestea”.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Arrazakeriaren bilakaera Europan

az. Eka 22 , 2016
Azterketa sakona eta mamitsua egin digu Agustin Unzurrunzagak, SOS Arrazakeriako arduradunak, arrazakeriaren azken urteotako bilakaeraz. Arrazakeriaren sorreraren kausak aipatu ostean, XX. mendean fenomeno honek Europan izan duen bilakaera aztertu du gaingiroki eta gero azken urteotan gero eta gehiago zabaltzen ari diren mugimenduak —alderdi neofaxistak eta nazionalismo populistak— komentatu ditu herrialdez […]

Honekin lotuak