SOLASALDIA: “Slowcitiak” edo hiri lasaiak

SlowcitiakBiztanleria hirietara bildu zen XX. mendean. Mundu osoko fenomenoa dugu hauxe. Berdin gertatu da Asian, Afrikan zein Amerikan. Hirian bizitzeak baditu bere abantailak. Ezin da ukatu hori. Baina baditu bere desabantailak ere. Direnik eta handienak izanagatik ere, hiriak txiki geratzen zaizkie azkenean hiritarrei, jende gehiegi metatzen baita beraietan. Jendea hara eta hona ibiltzen da hirietan, korrika eta presaka beti, eta horrek, ezinbestean, estresa sortzen du. Bestela esanda, hiriak erakarri eta uxatu egiten du, denbora berean. Dena den, makrohiriak alde batera utzita, badira –edo izan daitezke– gizakiaren neurrira egindako hiriak. Horixe uste dute, behinik behin, Slowcities mugimenduko partaideek. Horrelako hirietan ingurumena arreta handiz zaintzen dute, bertako produktuei ematen diete lehentasuna, denda txikietan erosten dituzte produktu horiek eta bertako kultura babesten eta bultzatzen dute, besteak beste. Gotzon Hermosilla kazetariak ondo ezagutzen ditu hiri lasaietako ezaugarriak, joan den igandean artikulu bikaina idatzi baitzuen gai honetaz Berria egunkarian. Eta gaurko solasaldian zehazki azaltzen digu zer diren slowcitiak. Solasaldi hau deskargatu nahi baduzu, egin klik HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EREMUZ KANPO 1x30: Andrei Tarkovski

og. Eka 8 , 2006
Printzipioz John Waters pentsatuta genuen arren, bizitzaren gora eta beherek aurrea hartu digute, eta azkenean erlojuz kanpoko omenaldi bat eskaintzea erabaki dugu, munduak emandako zinema maisu handienetariko bateri, Andrei Tarkovskyri, alegia. Zazpi film “bakarrik” (kar kar kar) egin zituen Andreik. Emango al digu astia, saio bakarrean maisulan hauek denak aipatzeko? […]

Honekin lotuak