Guztira 353 partaide aurkeztu dira aurtengo lehiaketan, eta epaileek azpimarratu dutenez, “lan sakonak eta ausartak” izan dira. Akademiak berak eta BBK-k 1991tik antoloatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura ekartzea dute helburu nagusi. Sari hauek alde batetik narrazioa eta bestetik poesia baloratzen dute, eta genero bakoitzan maila desberdinak daude. A mailan Maria Illarramendi narrazioan eta Irati Hierro poesian gailendu dira; B mailan, Iker Niño narrazioan eta Uxue Armental poesian. Andres Urrutia euskaltzainburuak adierazi bezala, euskararen aldeko ekintzetako bat da hau; baina euskararen aldeko apustua, ordea, ez da honekin amaitzen.
Deskargatu hemen