IBAIZABAL: Igandeko Gure Esku Dago ekitaldiaz Angel Oiarbiderekin

“Gaur hautestontzia, bihar erabakia” lelopean ekainaren 21erako antolatu du ekitaldia Gure Esku dago ekimenak. Angel Oiarbide antolatzaileak azaldu digunez, jende ugari espero da eguerdian eta arratsaldean antolatu dituzten ekitaldietan. Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Baionan. Iaz giza-katearekin ilusio handiz hasitako bideari jarraipena eman nahi diote antolatzaileek. Aurten, “josten” ibili dira eta datorrenean, erabakitzearen aldeko eskubidea gauzatzeko beste koska bat lortzea da erronka, Oiarbideren esanetan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Carolina Chocolate drops, My morning jacket, Elvis Costello, Hiatt eta Duhalde

og. Eka 18 , 2015
Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak Carolina Chocolate drops, My morning jacket eta Elvis Costelloren kantak jarri dizkigu. Bigarrenean, aldiz, Jonh Hiatten eta Anje Duhalderen zenbait kanta entzun ditugu, kontuan hartuta uztailaren 2an biak zuzenean arituko direla Bilboko Kafe Antzokian. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150619soinugelahiat2.mp3 Deskargatu hemen  

Honekin lotuak