Antolatzaileen arabera, 175.000 lagunek osatu dute Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak antolatutako giza katea. 201,9 kilometroko bidean, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotu dituzte herritarrek, eta aldarrikapenez josi mobilizazioa. Legebiltzar atarian, dinamikako bozeramaileek nabarmendu dute “ziklo berri bat” zabaltzen ari dela. Angel Oiarbidek eta Jone Amonarrizek Gasteizko legebiltzarrean irakurritako […]
Angel Oiarbide
Gure Esku Dagok ‘Erabakitzeko Prest’ lelopean deitutako mobilizazioarekin milaka lagunek egin dute bat larunbatean eta Bilboko Eliptika eta Euskadi plazen arteko ibilbidea jendez bete dute galdera ikur itxurako mosaiko erraldoia osatuz.17:30etan abiatu da hautetsontzi erraldoia, galdera ikurraren puntutik Euskadi plazara Nafarroako kideen eskutik, beraiek baitira hurrengo igandean, ekainaren 18an, galdeketen lekukoa […]
Gure Esku Dago ekinbideak mobilizaziora deitu du datorren ekainaren 10erako. Erabakitzeko eskubidearen arloan urrats berriak emateko, galdera ikur erraldoi bat irudikatzeko deia egin dute. Ekainaren 10ean izango da zita, eta Bilboko Euskadi plazatik Plaza eliptikora arteko tartean mosaiko erraldoi bat irudikatzea izango da asmoa. Mobilizazio horren amaieran Herritarron Ituna aurkeztuko […]
Igandean Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko kontsultak egingo dituzte Tolosaldean, Oiartzualdean, Hernanin, Astigarragan eta Larrabetzun. Gure Esku Dagoko ordezkariek, antolatzaileekin batera herritarrei dei egin diete 35 udalerrietako galdeketetan parte har dezaten, Bizkaian Larrabetzun egingo dute galdeketa. Erronka bat era badute Gure Esku Dagotik: hiriburuetan galderak egin nahi dituzte epe motzera. Angel […]
Herritar dinamikak 2019ra arteko bide orria aurkeztu du, Iruñean. Urte hauetan Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen eta ariketaren eztabaida publikoa zabaltzea nahi du. Datozen urteetako bidea lau ildotan ardaztu nahi duela jakinarazi du: galdeketetan, erabakitzeko eskubidearen aldeko itunean, herri mobilizazioan eta elkarlanean. Galdeketak dagoeneko hasi dira herri txikietan eta helburua hiriburuetara […]
Euskal herriko 34 herritan igandean galdeketa burutuko da. Gure esku dago ekimeneko bozeramailea Angel Oiarbide izan dugu saioan, berme handiko galdeketak izango direla aitortu digu, ikuskariak bertakoak eta kanpokoak izan dira; demokraziaren festa giza definitu du igandean geratuko dena. Gai izan dira galdera bat adosteko eta prozesu osoa elkarrekin egiteko. […]
“Gaur hautestontzia, bihar erabakia” lelopean ekainaren 21erako antolatu du ekitaldia Gure Esku dago ekimenak. Angel Oiarbide antolatzaileak azaldu digunez, jende ugari espero da eguerdian eta arratsaldean antolatu dituzten ekitaldietan. Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Baionan. Iaz giza-katearekin ilusio handiz hasitako bideari jarraipena eman nahi diote antolatzaileek. Aurten, “josten” ibili dira […]