Piperpolis: Gose III eta Gabriel Aresti

GoseIIIPiperpolisen musika eta literatura nagusi izan dira aste honetan. Batetik Arrasateko Gose hirukoteak III diskoaren berri eman digu. Musika egiten jarraitzen du taldeak, gorria haien hitzetan, haien musika propioa sortuz trikita eta doinu elektronikoak zein rokeroak uztaurtuz. Garai hauetan, gainera, musikarekin jarraitzea zaila dela aitortu digute. Hala ere, taldeak bideari ekiteko lan berri honekin autoekoizpena egitea erabaki dute.

Bestetik, Edorta Jimenezek Bilboko Gabriel Aresti poeta ekarri digu gogora. Bilbon ospatzen ari den poesia astearen barnean Arestiren inguruko ekitaldia ospatu zen 50 idazleren parte hartzearekin. Honen berri jaso dugu aste honetako Piperpolisen.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLAS GIROAN: Mahatserritik Txoriherrira Burdinazko Gerrikotik

az. Urr 21 , 2009
Datorren igandean, hilaren 25ean, burutuko duten txangoa. Bilboko eta Txoriherriko zazpi euskara elkartek antolatuta eguna ondo pasatzeaz gain oroimen historikoa ere landu nahi dute, Galder Unzalu Deustualdeko Berbaizu euskara elkarteko kideak azaldu duenez. Horrez gain, Galderrek euskara elkarteen lana eta amankomuneko lana izan ditu hizpide. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Honekin lotuak