Gaztelueta ikastetxeko aferak bazterrak nahastu ditu azken egunotan. Afera iluna eta azkarra, kontuan hartuta Vatikanoak egun gutxi behar izan dituela ikerketa abiatu eta ixteko. Imanol Alvarezen ustez, azkarregi joan da afera, orain Getxoko epaitegian geratu dena. Edozein kasutan, Imanolentzat, larria litzateke akusatua errugabea bada errudun bezala agertzea, baita alderantziz ere gertatzea.
Bai, hala, da, Bilboko Santutxu auzoan Merkatarien ekimen bat laguntzeko kartel sexistak atera dituzte diru publikoarekin. Gai horrekin hasi da gaur Alba Fatuarte, Hassana Aalia kasuarekin jarraitzeko. Gero, Bilbobus eta bizikletak, eta Artxandako funikularraren arazoak aipatu ditu Albak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151014solasalbafatuarte.mp3 Deskargatu hemen