Euskal Herrian eta Venezuelan egindako “Dena ez da futbola” dokumentala datorren astelehenean, hilak 9, emango dute Bilboko Kafe Antzokian. Koldo Zelestino egileetako batek kontatu digunez, dokumentala Arratian estreinatu zen urriaren ondarrean, baita Venezuelan ere sekulako arrakastarekin. Momentuz mundu osoko 100 bat jaialditara joango da eta laster youtube-n eskegiko dute.
IBAIZABAL: “Dena ez da futbola” dokumentala Bilbon astelehenean

