BERBAZ: Fernando Mijangos kimika irakaslea eta euskaltzalea: abordatzera!

Urteak eman ditu unibertsitateari (EHU eta UEU, besteak beste) lotuta, eta orain hilabete batzuk askatzen hasi da Fernando Mijangos. Perretxikotan joateko eta baserrian ibiltzeko astitsuago eta askeago.
Leioako kanpusa eraikitzen be ibili zen, gainera, behargin, irakasle hasi baino urte batzuk lehenago. Hura bai lan gogorra!
Irakasle sartu (berrrogei urte inguru eman ditu bertan, berak dioenez, morroi eta sektore kritikoan). eta laster euskarazko lerroei ekin beharra ikusi zuten askok. Ezer ez zegoen hartan, bere bizitza osoan legez, “¡al abordaje!”…  baikor eta aurrera, bidea irekiz.
Kimika arloan gogoko gai ugari jorratu izan ditu: biodiesela, perfumeak eta usainak, eta ondakinen kudeaketa, besteak beste. Harrituta BIlbao eta Bizkaian ze kokoloak garen horretan. Fernando eta lagunen ekimenetik sortutako graduondokoak (Hondakinen kudeaketa eta tratamendua) argituko ahal du geroa!
Kantak:
Herria eta hizkuntza (Mikel Laboa)
Miguelín el cashero (Potato)
Erreferentziak: https://eu.wikipedia.org/wiki/Fernando_Mijangos

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ARTAYORRAN: Durangoko hatsa gero eta sarkorragoa

ol. Aza 6 , 2015
Durangoko hatsa gero eta sarkorragoa da eta lan berriz pilatu zaigu irratia; gaur, Peiremans, Eratu, Sorkun, Izaki Gardenak…. Binilo Tenpore atalean Niko Etxartekin batera 1983ra egin go dugu. Egurre! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/151105artayorran.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak