HIZPIDEA: Etxauzia, nafar guztien jauregia izateko bidean

Baigorriko Etxauzia jauregia Nafarroaren eta nafarren historiaren lekukoa izan da Erdi Arotik, XII. mendean eraikia izan baitzen. Geroztik, XVI. eta XVII. gizaldietan zenbait birmoldaketa egin zitzaizkion eta Frantziako Iraultzaren urteetan arras kaltetua gertatu zen kanpotik nahiz barnetik. Jabe askoren eskuetatik pasa ondoren, oraingoek salgai jartzeko xedea dutelarik, eskualdeko herritarrek bat egin dute eta “Etxauzia, Nafartarren Etxea” izeneko elkartea sortu dute, eraikin eder hori denon ondare bilaka dadin. Behin erositakoan, Etxauzia jauregiari zer erabilera eman nahi lioketen jakiteko asmoz, “Etxauzia, Nafartarren Etxea” elkartearen eleduna den Antton Kurutxarrirekin mintzatu gara. Beren xedeak xeheki azaltzeaz gain, Anttonek jauregia erosi eta birmoldatze lanak egiteko beharrezko diren hiru milioi euroak biltze aldera abiarazi berria duten “Euskaldun bat, euro bat” kanpainaren berri eman digu.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Hiru txerrikumeak

lr. Mar 5 , 2016
Gaur irratia txerriz beterik egon da eta gauzak hasieratik ondo (eta ez presaka eta halan-holan) egin behar direla ikasi dugu eurekin. Ipuina ezaguna egiten zaigu, ezta? Txerrikumeak eta otsoa… Eta eraikuntzarako osgaiak dira ipuin ezagun honen protagonistak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gaurezdagoeskolarik/160304gaurezdagoeskolarikhirutxerrikumeak.mp3 Deskargau hemen

Honekin lotuak