Aritz Galarragak La Vanguardia, El Periódico, elpunt-avui, Ará eta vilawebek gaur diotena aztertu du bi gairen inguruan: alde batetik Espainiako Auzitegi Nazionalak Kataluniari buruz hartutako erabakiari buruz, eta bestetik, gaur Artur Masek, bigarrenez, inbestidura saioari aurre egin behar dionaren inguruan.
Zinebiren 57. edizioa ostiral honetan, hilak 13, hasiko da Arriaga Antzokian. Ines Intxausti Zinebiren idazkari nagusiak kontatu digunez, hilaren 20ra arte, Bizkaiko hiriburuan 30 herrialdetako 65 pelikula ibiliko dira leihaketan, dokumentalak, animaziozkoak eta fikziozkoak. Horiekin batera hainbat sekzio (Beautiful dogs, Bertoko begiradak, Zinelab…) eta “Pelota II” dokumentalaren estreinaldia larunbatean. Insaustik […]