IBAIZABAL: Opor osteko erreklamazioak egiteko aholkuak EKAren eskutik

Oporretan egon den jende gehiena dagoeneko bueltan da eta kontsumitzaileen elkarteetan erreklamazioak heltzen hasi dira. Aurreko iraileko datekin alderatuta aurten erreklamazio gehiago jaso dituzte, kontsumoa suspertzen ari den seinale. Horrela kontatu digu EKAko kide Jose Luis Segurak. Erreklamaziorik ohikoenak hegazkinen atzerapenak eta bertan behera uzteak izaten dira, aurten gainera Vueling konpainiak arazoak izan ditu eta horiek tramitatzen dabiltza. Oporretan arazoak izanez gero erreklamazioa bideratzeko EKAra edo Kontsumobidera joatea aholkatu digu.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Izaro Arbe Izagirre "Urte gutxitan lortu da emakumeen presentzia plazetan, baina oraindik oso maskulinotuta dago"

az. Ira 28 , 2016
Izaro Arbe Izagirre kirolari bizkaitarra izan dugu gurean. Zesta puntan ibilitakoa da eta bere ibilbidean bizitakoa kontatu digu. Aurreko astean Argia astekarian irakurri genuen berari eginiko elkarrizketa eta hausnarketa horiek izan ditugu hizpide. Ezkerra, atzelaria eta gizon munduan ibili izan da beti. Txikitan hasi zen zesta puntan jolasean, ez ohiko […]

Honekin lotuak