Liburuak sinatzen harrapatu dugu Katixa Agirre idazlea, aurten aurkeztutako Atertu arte itxaron nobela berria. Eleberri honen inguruan jardun dugu, Gasteizen 1976an abiatutako road novel edo errepide-nobela helduentzako bere hirugarren nobela da eta, tartean, haur eta gazte literaturako beste batzuk argitaratu ditu. Liburua sinatzera ez ezik hitzaldi-tailerra ematera ere etorri da azokara, ikus-entzunezkoetan dagoen sexismoaz, batez ere arreta jarrita “oharkabean pasatzen diren gauzetan normaltzat hartzen delako”, bere esanetan. Burmuineraino sartzen zaizkigun ideia sexista horiei erreparatu die Katixak gaurko hitzaldian. Bilboko Udalak antolatutako XXXII. Gabriel Aresti ipuin lehiaketa irabazi duelako Hesperia, California kontakizunarekin.
Deskargatu hemen.
P.D. Gure Whatsapp zenbakira idatziz liburua eskatzen digun lehenengo lagunari emango diogu Katixa Agirrek sinatutako Atertu arte itxaron liburua (hori bai, bila etorri beharko du irratira).