Thierry Biscary Ttirritt-en izen artistikoa da Manez. Hainbat taldetan aritu ondoren, bere kantuak aurkeztu ditu Kobreak metalezko tresnen taldearekin grabatutako diskoan. Gaurkoan Bilboaldean izan da diskoa aurkezten eta Bilbo Hiria Irratian ere izan da. Martxoaren 28an Bilbon aurkeztuko du Manezek diskoa, alondegian. Kantuen doinu guztiak Biskarik sortu ditu, baina hitzak osatzeko Jon Maia, Uxue Alberdi, Xabier Euzkitze, Aurelia Arkotxa eta Itxaro Bordarengana jo du.
Deskargatu hemen.