Legion Condor, nazien bidegabekeria dokumentalaz Andrea Heuschmidekin #50DA

Irudienean izan gara, Legión Cóndor, nazien bidegabekeria, iragana eta oraina dokumentala, berau ekoitzi duen Baskale elkarteko Andrea Heuschmid egileetakoarekin ikusten. Hasieran erakusketa bat antolatu zuen, duela bi urte, eta gero dokumentala osatu du Txarly Marquésekin. Hiru hizkuntzatara dute itzulita 23 minutuko Kondor legioari buruzko dokumentala, eta bertan, protagonista nagusietako bat Gernika da, jakina. Kondor Legioa nola sortu zen eta Gernikako bonbardaketan izan zuen garrantziari buruzko hainbat informazio aurkezten du dokumentalak. Andreak azaldu digunez, ondorengo Mundu Gerrarako esperimentazio gune modura erabili zuten naziek Gernika.

Deskargatu hemen.

Dokumentala osorik ikus dezakezue ondoren:

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Beduino bat Karibe aldean liburuaren aurkezpena #50DA

al. Abe 7 , 2015
Aurten Erroa argitaletxeak bi liburu eta disko bat aurkeztu ditu Durangoko Azokan. Bi liburuak Gabriel Aresti BioGrafikoa eta Beduino bat Karibe aldean izan dira, hurrenez hurren, eta diskoa D Capricho bikote kubatarraren Andrazkubak diskoa. Hemen dugu Ali Salem Iselmu idazle sahararrarekin Beduino bat Karibe aldean liburuaren aurkezpena, Xabier Monasterio editore […]

Honekin lotuak