Sua edizioen Hektor Ortega editorearekin hitz egiteko parada izan dugu gaur. Sua edizioak klasiko bat da azokan, eta aurten ere mendi eta animaliei buruzko liburu batzuk atera ditu, adibidez, Rutas singulares con Hamaiketako eta Guía de huellas, señales y rastros de animales, Euskal Herriko mapak beti estimatu eta maiz eskatuak diren arren. Hektor pozik agertu da giroarekin eta salmentekin, balantzea egiteko goizegi dela nabarmendu duen arren. (Argazkia: Elkar/Sua).
Harkaitz Cano idazlearen Beti oporretan liburu berria nabarmendu da aurtengo azokako nobedadeen artean Susa argitaletxearen erakustokian. Berak azaldu digunez, helduentzako ipuin liburu honetan bidaiak dira gai edo giroa, baina kontakizun independienteak dira, batzuk tradizionalagoak, esperimentalagoak besteak. Gainera, bere esanetan “nobelak ez bezala, ipuin liburuak ez dira idazten, ipuinak baizik. Uda […]