Azken bi asteotan, konturatu garenez, webgune berria dauka Arrosa Sareak. Modernogoa, hilabeteak eta urteak joan dira lana amaitu arte. Web berrian, garrantzi berezia eman diote “Zebrabidea” arratsaldeko magazineari, baita Irratiok ekoitzen ditugun programei ere, Jon Aranburu koordinatzaileak kontatu digunez.
Jakin badakigu pasa den larunbatean bukatu zela Parisen egindako COP 21 gailurra. Emaitza ere ezagutzen dugu, ia 200 herrialdek sinatu dute oso bitarteko gutxi duen akordioa. Eta orain, zer? Josu Larrinagaren ustez, orain gizarte zibilaren mobilizazioetan eta presioan datza gakoa, Lurra ez suntsitzeko eta hainbat herrialderen trikimailuei aurre egiteko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151214solasjosularrinaga.mp3 […]