Nafarroa atzean utzi, eta Gasteizera iritsiko da gaur iluntzean korrika. Julen Mendizabal Arrosa Sareko kideak Korrikako furgonetan daramatza bost egunak eta berarekin tartetxo bat egiteko aukera izan dugu. Aurtengo Korrikak Araba lehen aldiz zapaldu duela azaldu digu Mendizabalek, eta Araban jasotako harrera oso beroa izan dela nabarmendu du. Anekdotak, une […]

Arrosa sarean 20 urte bete ditu eta larunbatean topaketak antolatu ditu Iurretan. 25 Irratik osatzen dute Arrosa sarea, irrati libre, komunitario edo udal irratiak osatutako sarea hizkuntza dute komunean, euskara. Saioen elkartrukea egiten dute, astero 60 saio sareratzen dituzte, denetariko gai eta formetan. Larunbaterako egitarau interesgarria antolatu dute, lehenago, goizeko […]

Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz  kazetariarekin. Aste honetan portadan Arrosa sarea da protagonista, izan ere irrati libreen sareak 20 urte bete ditu. Euskal Herriko irrati libreak elkartzen dituen sareak bi hamarkada bete ditu ekainean, irrati-ekosistema gertukoa, askotarikoa eta euskalduna indartzen. Elkar-laguntza dute oinarri. […]

Igande honetan Gure Esku Dagok antolatutako giza katearen jarraipen berezia egingo dugu Arrosa Sareko irratiek. Gasteizko Katedral berritik Zebrabidea saio berezia emanen dugu, herriz herri, giza katearen giroa kontatzeko eta herritar zein eragileen iritziak biltzeko. Arrosa sareak elkarlanean egiten du astelehenetik ostiralera Zebrabidea magazina. Baina igande honetan ere Zebrabidea egingo […]

Larunbatean Arrosa sareak jardunaldiak antolatu ditu Baionan.Seigarren aldia da topaketak antolatzen direla. Euskal Herrian badago zer entzun izenburupean. Baionan egingo dituzte, eta egun osoan askotariko ekitaldiak izango dira. Goizean, irratiek gizarte arazoetan duten funtzioaren gaia landuko dute, Maite Ubiriarekin eta Arantxa Idiederrekin. Lander Arbelaitzekin, berriz, Interneteko sare sozialak irratsaioetarako nola […]

Giza eskubideak konponbidea bakea izeneko jardunaldiak antolatu ditu Sare euskal presoen eskubideen aldeko elkarteak, Gasteizen. Amets Martinez Sareko kideak eman dizkigu horien inguruko xehetasunak. Amets Martinezek azaldu duenez, jardunaldien helburua “elkarbizitza sendotzen” jarraitzea da. Kartzela politika da euskal gatazkaren testuinguruan egun existitzen den indarkeria bakarrenetakoa, eta konponbidearen bidea egin behar […]

Azken bi asteotan, konturatu garenez, webgune berria dauka Arrosa Sareak. Modernogoa, hilabeteak eta urteak joan dira lana amaitu arte. Web berrian, garrantzi berezia eman diote “Zebrabidea” arratsaldeko magazineari, baita Irratiok ekoitzen ditugun programei ere, Jon Aranburu koordinatzaileak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151214hizpideajonaranburu.mp3 Deskargatu hemen

Askapeña konpartsako Itsaso etorri zaigu, pixkat nekatuta, bart txandan ibili delako. Txosnan “lan asko, baina gustora” egiten dela dio. Berak kontatu digu Askapeña duela 24 urte Bilbon euskal internazionalismoaren inguruan zebiltzaten lagun batzuek sortu zutela. Konpartsa “gero eta sendoagoa” dela kontatu digu, urte osoan, Bilboko Konpertsen programazio batzordean eta beste ekintzetan dabilena. […]

Bilboko Arrosa sareko euskal irratiok, Bilbo Hiria eta 97 irratia, elkarlanean 2015eko Aste Nagusian zuzeneko irrati saioa egingo dugu, astelehenetik larunbatera, egunero 12:00 eta 14:00 bitartean, jaien jarraipena egiteko. Jai eremutik bertatik emitituta, elkarrizketak eta erreportajeak egongo dira, eta egunez egun egitaraua aurkeztuko dugu gonbidatu askorekin. Eduki irekiak izango dira, […]