Ahotsak elkarteak salaketa jarri berri du, Carmen Albak (gobernuko ordezkaria Nafarroan) egindako mehatxuen aurrean. Ahotsak-ek bideo bat atera zuen, enegarrena, eta Carmen Albak Mozal legea “aplikagarria zela” esan zuen bideoan polizia batzuk agertzen zirelako. Orain erantzuna etorri da, Sergio Labaienek kontatu digunez.
Astelehentik hasita, eta ostirala bitartean, Newroz elkarteak antolatuta, eta Bilboko udalaren laguntzarekin, zine kurduari buruzko zikloa ari dira ematen Santutxuko udaltegian. Astelehenan, Kobane, volver a empezar dokumentala eman zuten. Gaur, aldiz, Were denge min izango da ikusgai eta, ostiralean Hildakoak baino ez dira etxera itzultzen dokumentala, Tina Leisch zuzendari austriarraren […]