HIZPIDEA: Zine kurduaren erakusketa Santutxun, Algortan eta Hernanin

Astelehentik hasita, eta ostirala bitartean, Newroz elkarteak antolatuta, eta Bilboko udalaren laguntzarekin, zine kurduari buruzko zikloa ari dira ematen Santutxuko udaltegian. Astelehenan, Kobane, volver a empezar dokumentala eman zuten. Gaur, aldiz, Were denge min izango da ikusgai eta, ostiralean Hildakoak baino ez dira etxera itzultzen dokumentala, Tina Leisch zuzendari austriarraren parte hartzearekin. Azken hau larunbat goizean Algortan eta arratsaldean Hernanin proiektatuko dute.  Jabi Zabalak hori eta gehiago kontatu digu gaurkoan.

Deskargatu hemen.

Oharra: azkenean egitaraua aldatu da eta gaurko emanaldian Bahman Ghobadi zuzendariaren Demek jibo hespên serxweş‎ (A time for Drunken Horses) eskainiko dute,  Iran eta Irak arteko mugaldean Irango aldean bizi den familia baten gorabeherak jasotzen dituena.

Hona hemen, osorik, Kobani, volver a empezar dokumentala:

https://www.youtube.com/watch?v=rx37QOtz8fI

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Sei komiki gabonetan oparitzeko

og. Abe 17 , 2015
Aurten ere ez du huts egin eta Eguberrien bezperan Jon Iñaki Artetxek sei komiki ekarriz dizkigu, guk aukeratzeko. Hasi H 28-rekin, eta jarraitu “De rerum natura”, “Nork”, “Gabriel Aresti Biografikoa, “Kortsarioen ostatua”, eta bukatu “Justin Hiriart”-en edizio osoarekin. Orain guri dagokigu aukeraketa egitea eta komiki bat (edo gehiago) oparitzea. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151216solasjonikomik.mp3 […]

Honekin lotuak