Bilboko Auzo elkarteen federazioak eta ekologistak Martxanek elkarretaratzea egin dute ostegun honetan Iberdrola Dorrearen aurrean, egunez egun marka historikoak hausten dituen argindarraren tarifaren igoeraren aurka. Deitzaileen ustez, beharrezkoa da sektorearen jabetza eta kontrol publikoa, baita subiranotasun energetikoa eraikitzea ere. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210917_argindarrarenprotesta.mp3 Deskargatu hemen.
Iberdrola
Ekonomia kontuak izaten ditugu hizpide Joseba Barandiaran ekonomilariarekin. Gaurko lehenengo aipamena Eroskiren zorraren inguruan egin du, izan ere, 30.000 familiari sortutako buruko minen ostean, Eroskik proposatu du berez mugagabekoa zen zor horri epemuga jartzea. Familia horietatiko 20.000k onartu duten eskaintza horren trukean, zorraren %30 barkatzea eskatzen zuen Eroskik, eta hartzekodun […]
Pasa den asteko berria da, baina beste sozietate baten bitartez Iberdrola hasi da Wall Streeten kotizatzen. Joseba Barandiaranek horrek esan nahi duena aztertu du jarraian. Gero, beste bi berri komentatu ditu: AEBetako Erreserba Federalak tipoak igo dituela, eta petrolioaren prezio baxua. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151221hizpideajosebabarandiaran.mp3 Deskargatu hemen