Turkian egon berri da Iñaki Larrañaga kazetaria, Anakoz Amenabarrekin. Prentsa askatasunaren egoera aztertu dute bertan, Erdoganen gobernuak kazetari ugari atxilotu eta hedabideak itxi baititu azkenaldion. Hauteskundeak erabateko gehiengoarekin irabazi izanak eman dion indarrarekin ari da Erdogan askatasunak estutzen, turkiarrentzat eta, are gehiago kurduentzat. Larrañagaren esanetan, “Edozein txorakeriagatik Erdogan iraintzea leporatzen diete”. Siriako gerran Turkiaren rola eta jarrera agerian utzi duen Cumhuriyet egunkaria, ez hain kritiko ageri izan den Hurriyet eta, oro har, Kurdistanekiko gobernuak duen diskurtsoa ez duten kazetariak dira, bereziki, Erdogan “obsesio” horren jomuga.
Deskargatu hemen.