IBAIZABAL: “Palestina bake justu baterantz”

palestina.jpegLelo horrekin ospatuko dira Bilboko Lan Ekintzan palestinar herriaren aldeko lan egiten duten elkartasun sare, erakunde eta zentro akademikoen jardunaldiak, hilaren 29, 30 eta 31an. Helburua, Joseba Martin “Mundu bat” gobernuz kanpoko erakundeko kideak esan digunez, erakunde palestinarreko emakume eta gizonak, Israelgo koloniaren aurkako mugimendua eta nazioarteko gizarte zibila biltzea da. Jardunaldietan, Mewando sareak antolatuta,  palestinar zein israeldar batzuek parte hartuko dute, besteak beste Norman Finkelsteinek  edo Karma Nabulsik. Honen inguruko informazio gehiago www.mewando.org helbidean.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081028.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Algara konpartsa

az. Urr 29 , 2008
Datorren larunbatean, azaroaren 1ean, Algara konpartsaren jaia izango da Bilbon. Eguerdian 7 Kaleetako Plaza Berrian hasiko dira ospakizunak txupinazoaren bitartez; gero bazkaria izango dute Kafe Antzokian eta arratsaldean parranda Roberto eta Keparen trikitixarekin, ordu txikiak heldu arte. Horrezaz gain, Algara konpartsako Agur, Isa (aurtengo txupinera) eta Ibanek 2008ko Aste Nagusiari […]

Honekin lotuak