BONOBILBAO kanpainaren ostalaritza bonuak martxoaren 15etik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean. Ostalaritzan gastatzeko Bilboko Udalak aterako dituen 110.000 bonuak martxoaren 15etik ekainaren 30era eskuratu ahal izango dira eta berauek kanpainara atxikitako taberna eta jatetxeetan uztailaren 31ra arte gastatu ahal izango dira. 20 edo 40 euroko bonuak eskuratu ahal izango […]

Euskal herritarren telekomunikazio-arloko kontsumo-ohituretan ere eragina izan du pandemiak. 2020an inoiz baino denbora gehiago eman genuen etxean, eta horrek aisiarako eta entretenimendurako tresna nagusi bihurtu du telebista. Hain zuzen, Euskaltelek emandako datuen arabera, bezeroen % 70ek telebista-zerbitzu aurreratuak erabili dituzte 2020an, eta telebista ikusteko denbora bataz beste egunean hiru ordu […]

Bilboko eragile eta elkarteen materiala eskuragarri egongo da beste urte batez Zirika Herri Guneko Herri dendan. Abenduaren 16tik urtarrilaren 4ra zabalik egongo da, goizez 11:00etatik 15:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara. 39 eragile eta elkarteren materialak daude salgai. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/191217_ibai_zirika.mp3 Deskargatu hemen.

Bilbo Hiriaren Irrati gosarietan saio berezia egin dugu  kafe Antzokitik. Gaurkoan kontsumoa izan dugu hizpide. Merkatari txikien egoera aztertuko dugu. Bilboko Gazte Prekarioen Asanbladak, “Black Friday, Black Future” lelopean martxan jarritako kanpainaren berri emango digute, kontrolik gabeko kontsumismoa bultzatzen duten Black Friday bezalako ekimenen atzean gazteon prekarizazioa dagoela salatu nahi […]

Kontsumo ohituren inguruko kafe solasak ekimenean izan gara. Asteazkenean Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak, gure kontsumo ohiturak aztertuko dituzte Kafe Solasak saioan, era naturalean mintzamena praktikatuz aritu dira egun osoan zehar. Bertan jasotako iritziak ekarri ditugu Ibaizabal magazinera. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170112_kafesolasak.mp3 Deskargatu hemen.

Argia astekariko Unai Brea kazetariarekin mintzatu gara, aldizkariak aste honetan dakartzan eduki nagusiak ezagutzeko asmoz. Unaik berak, errepaso labur baina sakonean, hiru eduki hauek nabarmendu ditu: elikadura arloan, salgaien etiketak behar bezala ulertzeak eta haietan esaten dena interpretatzeak ongi jatearekin daukan lotura zuzena nabarmentzen duen erreportajea; AP8ko bidesarien inguruan Durangaldean […]