Arturo Elosegik ikerlan ugari egin ditu ibaiei buruz eta Euskal Herrian gutxik bezala daki zein egoeratan dagoen gure inguruneko ura eta, oro har, mundu zabaleko ura. Bere laguntzaz, herrialde aberats eta txiroetako uraren egoera aztertuko dugu, eta Euskal Herrian uraren gaia zertan den azalduko digu, bidenabar. Ura kaltetzen duten kutsatzaile nagusien zerrenda labur bat emango digu, baina baita konponbideak proposatu ere. (Argazkia: Joseba Martos).
Zoritxarreko eguna dugu gaur Bilbo Hiria irratian. Gaur goizaldean zendu da Mieltxo Monfort Aiestaran, 62 urte zituela, gure irratiko esatari, koordinatzaile eta, ororen gainetik, LAGUNA. Bilbo Hiriako eta Zenbat Garako familian hutsune ordezkaezina utziko digu Mieltxoren desagerpenak. Sortzez hernaniarra, baina aspaldi Bilbon errotutakoa zen Monfort, ikasle garaitik, EHUko kazetaritza fakultateko […]