Ikasturte berriari ekin diogu Lanaren Ekonomiako lantaldean, beste urte batez Ekhi Etxebarria, Maitane Jaio, Jon Bernat Zubiri eta Endika Alabort arituko gara hamabostero ekonomia kontuak azaltzen. Gaurkoan ere sindikal agendarekin abiatu dugu saioa. Ondoren, Iratxe Arriolarekin berba egin dugu, bera Ea-ko alkatea da, eta 2011-2015 agintaldian Busturialdeako Ur Patzuergoaren lehendakaria […]

Farmakoek eta ultramore iragazkiek arrainetan zenbaterainoko presentzia duten aztertu dute UPV/EHUko Kimika Analitikoa Saileko ikertzaileek. Uretara batere ardurarik gabe botatzen diren antidepresiboez, antibiotikoez eta eguzki kremez ari gara, besteak beste. Halaber, kutsatzaile horiek arrainen ehunetan eta jariakinetan nola metatzen diren, nola eraldatzen diren eta maila molekularrean zer eragin duten aztertu […]

Datorren astean EAEn klima aldaketaren astea ospatuko da, Martxoaren 1etik 10era. Aitzakia hori hartuta Ula Iruretagoiena arkitektoak Klima aldaketak hirigintzan duen garrantziaz hausnartu du. Otsaila hasieran Ibaizabalek Bilboko ohiko puntuetan gainezka egin du, uholde arriskuez hitz egin da.  Berriz ere uholdeen arriskuen mamua piztu da?Hirigintza ez da hiriak egitea, baizik […]

Hidrogeologian katedraduna den Iñaki Antigüedad ikertzailearen bisita izan dugu gaurko Zientzialari saioan. Iñakiren laguntzaz, akuiferoek ingurumenean duten garrantziaz ohartzeko aukera izango dugu eta, bide batez, Euskal Herriko akuiferoak zein egoeratan aurkitzen diren deskribatuko digu berak. Era berean, industriak eta, oro har, giza jarduerek akuiferoei ekar diezazkieketen kalteei erreparatuko die gure […]

Arturo Elosegik ikerlan ugari egin ditu ibaiei buruz eta Euskal Herrian gutxik bezala daki zein egoeratan dagoen gure inguruneko ura eta, oro har, mundu zabaleko ura. Bere laguntzaz, herrialde aberats eta txiroetako uraren egoera aztertuko dugu, eta Euskal Herrian uraren gaia zertan den azalduko digu, bidenabar. Ura kaltetzen duten kutsatzaile […]

Aste honi dagokion Argia astekaria aurkeztu digu Unai Brea erredaktoreak. Azalean Laura Pego Otero abokatua eta tortura. Erdiko Kaieran “Donostia 2016” kultur hiriburua auzitan jorratu dute, eta Termometroan Break berak idatzitako Osakidetzako greba analisi-erreportajean. Bukatzeko, Net Hurbil atalean Indiako Rajastaneko uraren tokiko kudeaketa eredu interesgarria ezagutuko dugula aipatu du Break. […]