IBAIZABAL: Jose Luis Mendoza, esne ekoizleak eta txertoak (Argia astekaria, 2499. zenbakia)

Astero legez, Argia astekariak asteon jorratu dituen gai batzuk ekarri dizkigu Unai Brea erredaktoreak, oraingoan estudiora etorrita. Argiaren 2499. zenbakiaren edukietatik, hasteko, azalean ageri den Jose Luis Mendoza aipatu digu, Mikel Garcia Idiakezek egindako elkarrizketan, besteak beste, Nafarroako Hezkuntza kontseilariak esan duenez, “interes pila bat daudela, politikoak eta ekonomikoak, gauzek zeuden moduan jarrai dezaten”. Bestalde, esne ekoizleak Europako merkatu librean gatibu direla kontatu digu Gorka Berasategiren erreportajeak, eta Unai Break berak egindako Argi-Kontra ataleko elkarrizketan Miguel Jara kazetariak txertoen inguruan duen ikuspuntu heterodoxoa azaldu du, aldekoen eta kontrakoen bereizketa erabat lerratuan ikuspuntu ezberdina aldarrikatzen baitu Jarak bere Vacunas las justas liburuan.

Hau izan da Unai Break astekariaren edukiak aurkezteko egin duen azken kolaborazioa, aurrerantzean zeregin hori Lander Arbelaitzek beteko baitu. Eskerrik asko Unai!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Mieltxori omenaldia martxoaren 15ean Kafe Antzokian

lr. Mar 12 , 2016
Martxoaren 15ean, astearte arratsean, omenaldia egingo diogu Mieltxo Monfort lagun eta lankideari, agur ekitaldi baten bidez. Bilboko Kafe antzokian izango da, 19:30ean. Dakizuenez, otsailaren 25ean utzi gintuen Mieltxok, gaixoaldi labur baten ondoren. Gure asmoa agur ekitaldi xume baten bidez, irratian egin genuen bezala, Mieltxoren figura gogoraraztea izango da eta, lagun […]

Honekin lotuak