Ekaitzaren ostean Arnasketa Saiakerak erakusketa ikusgai

Soplo – Arnasketa Saiakerak Bilboko udalak eta Bilbaoarte fundazioak martxan jarri zuten “Tras la tormenta/ Ekaitzaren ostean” deialdiaren emaitza da. Deialdiaren helburua Bizkaiko sektore artistikoari laguntza ematea izan zen, COVID-19aren inpaktuaren ostean. 129 artista aurkeztu ziren eta 25 aukeratu behar izan  genituen. Gure lana artisten aukeraketa eta horren ostean antolatu diren erakusketen komisariotza izan da. Azkenik lau egoitza ezberdinetan banatutako erakusketa bat atera zaie, leku bakoitzak ideia nagusi bat baitu ardatz gisa. Etxea, hiria, aztarna eta gorputza. Egoitzak San Frantziskoko Mariaren Bihotza plazako aztarnategia -Aztarna-, Zabalguneko merkatua -hiria-, Barraikua barrutiko zentrua -gorputza- eta Euskal Museoa -etxea- dira. Aimar Arriola, Andrea Estankona eta Maite Martinez de Arenaza izan dira erakusketako komisarioak. Azken honekin hitz egin dugu, artistek egin ditzuten irakurketa interesgarriak azpimarratu ditu. Apirilaren 7ra arte izango da ikusgai erakusketa aipatutako lekuotan.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Eulalia Abaituaren emakumeak

ar. Mar 9 , 2021
Egun handia izan atzo beste behin ere borroka morea aldarrikatzen jarraituko dugula gogorarazteko. Herri eta hiri guztietan egin ziren mobilizazioak, eta ustez astelehen ohiko bat izateko arriskua zuen M8 honek, pandemiaren gainetik, bizitza feminismotik eraikitzeko indarra dugula erakutsi zuen. Data esanguratsu bezain berezia izan zen,  mendeetan zehar isilpean izan diren […]

Honekin lotuak