Kontxo! Gaur Karramarroi eguzkiaren bila joan da, oso triste eta kikilduta baitago horrenbeste hotzekin. Ane Monna eta Oskolari mezutxo bat bidali die. Ane Monnak eta Oskolak eguzkiaren desagerpenaren arrazoiak bilatzea erabaki dute.
Asteburu honetako proposamen berezia KOBAZULOEN EGUNA. Ibilbidea egitera Ikaburu-Zugarramurdi-Sara aldera joango gara. Horrekin batera ,betiko lez, errezeta(Indaba krema bere sakramentuekin) diskoa(Keu Agirretxearen azken lana “Nomadak eta Kofrea”) , eta Bilboko agenda ere jorratuko ditugu https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160319zeingou.mp3 Deskargatu hemen