Bueltan dator Skakeitan musika talde donostiarra, ‘Nola Galdu Denbora’ izeneko disko berriarekin. Laugarren lana dute donostiarrek eta saltoa eman nahi izan dutela adierazi dute “bai eduki eta baita forma aldetik”. Aurrekoetan bezala Haritz Harreguyrekin burutu dute grabaketa lana, eta, hori gutxi balitz, Londresera abiatu dira soinu berrien bilaketan, Eliot James ekoizlearekin Eastcote Studios-en diskoa nahasteko aukera izan dute, piperpolisera Pello Armendariz batu zaigu.
Bilboko Arte Ederren Museoak, 2001az geroztik Iberdolaren eskutik bertako artelanen kontserbazioan dihardu, hauek jasan ditzazketen kalteak saihesteko asmotan. Horrela, Iberdrola – Museoaren kontserbazio eta zaharberritze egitasmoaren bitartez 48 lan tratatu zituzten iaz. Nabarmentzekoa da, horien artean zenbait artista Euskaldunenak daudela, esaterako, Isabel Baquedano nafarrarena, Ignazio Zuloaga gipuzkoarrarena, eta Roberto Laplaza […]