Mieltxo Monforten lagun ugari bildu ginen asteartean Kafe Antzokian, ekitaldi xume baina gogoangarri baten bidez otsailaren 25ean utzi gintuen Mieltxori gorazarre egiteko. Zenbat Gararen izenean mintzatu ziren Xabier Monasteriok eta Isabel Isazelaiak Mieltxoren soslaia marraztu ziguten; Ainhoa Markinezek Potojorran bertso-eskolakoek egindako bertsoa kantatu zuen; Rafa Ruedak Internazionala jo eta abestu […]

Martxoaren 15ean, astearte arratsean, omenaldia egingo diogu Mieltxo Monfort lagun eta lankideari, agur ekitaldi baten bidez. Bilboko Kafe antzokian izango da, 19:30ean. Dakizuenez, otsailaren 25ean utzi gintuen Mieltxok, gaixoaldi labur baten ondoren. Gure asmoa agur ekitaldi xume baten bidez, irratian egin genuen bezala, Mieltxoren figura gogoraraztea izango da eta, lagun […]

Gaur gogora ekarri dugu duela astebete utzi gintuen Mieltxo Monfort Aiestaran, Bilbo Hiria irratiko koordinatzailea. Editorialean Emakumearen eguna eta mikromatxismoak izan ditugu hizpide. Un cafè amb Clara Garcia atalean Madrilgo Kaos Urbano oi! taldearekin solastu gara. El calaix de l’absurd-en Antoniok Basiri ezetz 500 jarraitzaile lortu bota dio erronka. L’embruix a […]

Mieltxo Monfort gogoratu eta hobeto ezagutu dugu gaurko saio berezian. Izan ere, testigantza zenbaiten bidez iragan ostegunean utzi gintuen lagunaren soslaia marrazten saiatu gara, bere dimentsio osoan eta ñabardura guztiekin osatu ezin izango genukeen arren. Mieltxo gaztea Bilbora heldu zen garaian abiatu dugu gure profil saiakera hau. Laura Mintegik gogoratu […]

Zoritxarreko eguna dugu gaur Bilbo Hiria irratian. Gaur goizaldean zendu da Mieltxo Monfort Aiestaran, 62 urte zituela, gure irratiko esatari, koordinatzaile eta, ororen gainetik, LAGUNA. Bilbo Hiriako eta Zenbat Garako familian hutsune ordezkaezina utziko digu Mieltxoren desagerpenak. Sortzez hernaniarra, baina aspaldi Bilbon errotutakoa zen Monfort, ikasle garaitik, EHUko kazetaritza fakultateko […]