IBAIZABAL: Greba orokorra eta Europar Hauteskundeak

aierdXabier Aierdik bi gai horiek aztertu ditu gaurkoan. Atzoko grebari buruz eta zifren gerretan sartu gabe, Xabierren ustez atzokoa saikera serioa izan da egoeraren norabidea aldatzeko asmotan. Grebaren alde ilunak ere aipatu ditu, deialdian eta eraginean, hedabide batzuen papera ahaztu gabe. Bestetik, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Iniziatiba Internazionalista hautagaitzarekin hartutako erabakia aztertu du: aktore batzuk afera honetan eta azkena, Estrasburgoko Auzitegia, oholtzara igo gabe. Europar Batasunerako Hauteskundeekin jarraituz, espero duen parte-hartzeaz ere hitz egin du.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Eredu ekonomiko eta produktiboaz

al. Mai 25 , 2009
Pasa den astean Espainiako presidente Rodriguez Zapaterok eredu ekonomiko eta produktiboaren aldaketaz hitz egin zuen Madrilgo legebiltzarrean. Luis Guridiren ustez, Zapaterok adreilu eta turismoan oinarritutako ekonomia eredua aldatu nahi du eta ikerketan eta garapenean oinarritutakoa martxan jarri: hori gauzatzeko, jakina, urte batzuk behar dira eta bien bitartean zer edozer egin […]

Honekin lotuak