HIZPIDEA: Baztango Aroztegia hirigintza planaren auzia

Aroztegia eta gero zer?” plataformako kideek manifestazio jendetsua egin nahi dute apirilaren 23an Elizondon, Nafarroako Gobernuaren oniritziaz, Baztan haraneko Aroztegia aldean aurrera eraman nahi den hirigintza plan zentzugabearen aurka protesta egiteko. Plan horretan golf zelai bat, hotel bat eta etxebizitza mordo bat eraiki nahi dira Elizondo eta Lekaroz artean dagoen paraje eder horretan, horretarako beharrik ez egon arren. Hori dela eta, gaurko Hizpidea magazinean EHUn Hirigintza irakasten duen Unai Fernandez de Betoño arkitektoarekin hitz egin dugu, puri-purian dagoen auzi honetaz zer iritzi duen konta diezagun. Haren ustez, erabateko bidegabekeria eta zentzugabekeria da halako plan erraldoiei ekitea, aldez aurretik hirigintza, ekologia, hizkuntza eta beste alderdi askoren aldetik izan ditzakeen ondorioak eta ekar ditzakeen kalteak kontuan hartu gabe. Bide batez, hirigintza planek, oro har, nahitaez aintzat hartu beharko lituzketen puntu guztien aipamena egin digu Unaik.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Tortura salaketak, Sanferminetako kartela eta agenda Nafarroako kronikan

ol. Api 22 , 2016
Mikel Bujandak, Euskalerria irratiko kazetariak, Nafarroa Garaian aste honetan torturen salaketen inguruan izan diren gorabeherak eta salaketak hartu ditu hizpidean bere kronikan eta gertaeren errepaso kronologikoa egin du, denoi gauzak hobeto ulertzeko aukera eman diguna. Horren ostean, Sanferminetako kartel lehiaketaren epaia dagoeneko emana dela aipatu digu eta hari beretik irabazlearen […]

Honekin lotuak