Zuberoako idazle eta politikaria izan zen Agosti Xahoren lana ezagutzea merezi du. Atarratzen sortua, aparteko pertsonaia, aintzindari izan zen alor askotan Xaho XIX. mendean. Haren pentsamoldea, ezkerreko euskal nazionalismo baten lehen aurrekaritzat hartzen da. Erromantiko sutsua zen. Euskaldunen jatorriaren eta historiaren inguruko hainbat kontakizunen asmatzaile izan zen, hala nola Aitorren kondairarena.
Hogeita hiru urteko ibilbidea bete ditu Akatz ska eta rock stedy bandak. Ezinbeste erreferentzia bilakatu da. Aurreko urtean Vuelta y Vuelta lana argitaratu zuten. Espainiako reggae diskoetxe garrantzitsuenetako batekin, bira handia egin dute, larunbatean bukatuko dute Bilboko Kafe Antzokian eskainiko duten kontzertuan. Borja Goñi batu zaigu saiora eta diskoak ekarritako […]