Aste honetako Argia astekarian aurkituko ditugun hiru gai ekarri dizkigu Lander Arbelaitz kazetariak. Lehenengo azalari erreparatu diogu; Maiatzak 15 mugimendua ekarri dute gogora. Madrilgo Sol plaza bete zuen maiatzaren 15eko mugimenduak bost urte bete ditu. M-15 mugimenduaren errepasoa egin dute. Bestetik Mirentxin gidariak elkartasun ekimenaren inguruko erreportajea egin dute. 1999ko urriaren erdialdean sortu zen Mirentxin Gidariak; presoen urruntzeak senideei eragiten dizkien zailtasunak arintzeko, espetxeetaraino eramaten dituzte. Cordobara egin dute bidaia. Bukatzeko giza eskubideen zinemaren inguruko erreportajea.
IBAIZABAL: M-15 mugimendua, bost urteotako errepasoa (Argia astekaria, 2507. zenbakia)

