Regueifa izeneko kopla inprobisatuak Galiziako ohitura dira, Euskal Herriko bertsolaritzaren antzekoak. Bertsoak eta regueifak uztartzeko asmoz, trukea egin dute Arratiako BHI institutuko eta Galiziako ikastetxe bitako ikasleek maiatzean. Lehenengo Galizian izan ziren eta aste honetan bertan izan dira. Bertsoaren eta regueifaren arteko antzekotasunak eta aldeak ezagutuko ditugu eta hizkuntzen biziberritzean tradizioek egin dezaketen ekarpena aztertuko dugu. Gurean izan dira Galiziako eta Arratiako ikasleak. Bestetik Sechu Sende eta Manolo irakasleek regueifak nolakoak diren azaldu digute.
Honekin lotuak
-
2009/10/21
IBAIZABAL: 3. Lurraren Astea
-
2007/09/24
SOLASALDIA: ERRAUSKAILUAK ETA BIZIKLETAK
-
2012/07/11
IBAIZABAL: Olatua belauntzia