HIZPIDEA: Idomeniko kanpalekuetatik bueltan dira Nati Ovelleiro eta Adela Etxebarria

Greziako poliziak Europako Batasunaren guztizko oniritziaz Idomeniko kanpalekuak husten hasiak direla jakin dugun goiz honetan, bertatik etorri berriak diren bi lagunekin mintzatu gara Hizpidea irratsaioan. Nati Ovelleiro eta Adela Etxebarria dira bi lagun horiek, Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaiko Plataformako kide direnak. Bertan egin duten lana azaltzeaz batera, zehaztasun eta xehetasun handiz kontatu digute gerra iheslariek une honetan bizi duten egoera latz eta etsigarria. Natik eta Adelak argi utzi nahi izan dute, Europak nonbaitetik datozen pertsonei bidea mozteko hesiak eta harresiak eraikitzen jarraitzen badu, ateak zabaltzen dizkiela arrazakeriari, xenofobiari eta islamofobiari.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Bilboko udalak harrera egin dio Takbar Haddi saharar ekintzaileari

ar. Mai 24 , 2016
Bilboko udalak harrera egin zion ostiralean Takbar Haddi saharar ekintzaileari. Bere semearen heriotza argitzeko emakume honek hainbat protesta egin ditu eta egun hauetan Euskal Herrian da bere semearen alde justizia eskatzen. Mohamed Lamin Haidala bere semea  2015eko otsailaren 8an hil zen Marokoko kolono talde baten eraso bortitza pairatu ondoren. Udaletxean […]

Honekin lotuak