IBAIZABAL: Zorrotzako auzo elkarteak FEVEren trenbideak lurperatzeko eskatuko du Udalbatzan

Bilbo bertatik bertara bizitzeko asmoa dugu eta horregatik gaurkoan Zorrotza auzora egin dugu bisita. Bertan Zorrotza auzo elkarteko Carlos Rodriguezekin izan gara, auzoko azken arazoez mintzatu zaigu. FEVEren trenbideak pasonibel bi ditu Zorrotzan eta auzoko elkarteek hainbat hamarkada  daramate pasonibel horiek kentzeko eskatzen. Hain zuzen ere, FEVEren trenak lurrazpitik pasa daitezen eta auzoko geltokia zabalik manten dezaten eskatzen. Urtarrilaren 26an Bilboko Udal Batzan mozioa aurkeztuko dute. Urteak daramatzate gai honen bueltan protestan, elkarretaratzeak egin dituzte, manifestazio zenbatezinak, sinadurak bilketak, idazkiak bidali ditugu eta hainbat aldiz deitu dute erakundeetara,  bai FEVEra, bai Fomentoko Ministeriora, bai Bilboko Udalera, bai Bizkaiko Foru Aldundira. “Premiazko, bidezko eta beharrezko aldarrikapena” dela pentsatzen dute. Geltokia lurrazpikoz, “legea beteko litzateke”.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GOMUTAN: 80 urte Bilbon egun bakar batean egindako sarraskirik handiena gomutan

ar. Urt 17 , 2017
80 urte bete berri dira Bilbon egun bakar batean egindako sarraskirik handiena gertatu zenetik. 1937ko urtarrilaren 4an herritarrek eta miliziarrek nahastean, preso eskuindarrak eraso zituzten Larrinagako espetxean, Galera etxean eta Angeles Custodios eta Karmeloko komentuetan. Berrogei urtez Francoren diktadurak 225 hildako haien gomuta jorratu zuen, faxisten bonbardaketek eta errepresioak inpunitate […]

Honekin lotuak