Jon Maya dantzariaren deia jaso ondotik, Leire Bilbaok “Klera” proiektuari hitzak jarri dizkio. Lengoaia artistiko ugari batu dituzte: musika, dantza eta ilustrazioa. Testuak Leire Bilbaok egin ditu, musika Maite Larbururena da eta koreografiak Jon Mayak egin ditu. Leire Bilbaorekin aritu gara solasean eta berak kontatu dizkigu proiektuaren nondik norakoak. Leireren […]
gerra
Elkarrizketa sokratikoa proposatu dio gaurkoan Josuk Iñakiri. Ekologismoaren eta antimilitarismoaren arteko harremana ekarri du, hasteko, eta Ukrainan une honetan batzuk gerra sustatzen ari diren honetan, hondamendi ekonomikoarekin batera, gerrak dakarren kalte ekologikoa dator. PSOE Espainiako gobernura heldu berritan, erabat NATOzale moduan agertu zen, eta gatazka handia egon zen jarrera atlantista […]
Ostiral honetan, maiatzaren 24an, Gerraren aurkako emakumeon nazioarteko eguna dela eta, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, eta talde feminista eta antimilitaristek antolatuta, elkarretaratzeak egingo dira. Bilbokoak performance ikusgarri eta koloredun itxura izango du, Armiarma talde feminista antimilitaristak jakinarazi duenez. “Gerrak atzerrian sufritzen dituzte, baina gure bankuek, BBVA esterako, finantzatzen dituzte […]
Ekialde Hurbileko gakoak irrati tartearen bosgarren atala ekarri digu Iñaki Urrestarazuk. Gaurkoan honako puntuak landu ditu: NBE-aren jarrera negatiboa Libiako gidoia prestatu nahian, bake negoziazioak eta su etenaldiak eta emigrazioaren arazoa. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180613_ekialdeHurbilekoGakoak_5saioa.mp3 Deskargatu hemen.
Francoren gobernuak errelatoaren gerrari lehentasuna eman zion, batez ere bere barrabaskeriak eta Alemania naziaren eta Italia faxistaren indarren presentzia estaltzeko asmoz. Ildo horretan, gerra turismoa ere antolatu eta sustatu zuten 1938ko udan. Lehenengo ibilbidea Bilbotik igarotzen zen. Bolin kapitainak eratu zuen, Gernika gezurrez bonbardatu zuen gizona. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180613_Gomutan_45.mp3 Deskargatu hemen.
Ekialde hurbileko gakoak irrati tartearen laugarren atal honetan, terrorea eta intoxikazioa jorratuko ditugu: Terrorea Siriako gerraren ezaugarri bezala eta, bestalde, Siriako gerraren inguruan egon den eta dagoen izugarrizko intoxikazioa. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180530_Zer%20Gertatzen%20da%20ekialde%20hurbilean%2004.mp3 Deskargatu hemen.
‘Rosa Luxemburg’ IV konferentzia urtarrilaren 19an eskainiko da Bilboko San Frantzisko Auzoa etxean izango da, Rosaren Lagunak Euskal Herrian, Ipes eta Basakale elkarteek antolatuta. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da hitzaldia. Aurtengo gaia ‘Gerra Armagintza Feminismoa’ izango da eta hauek dira ekimenean parte hartuko duten hizlariak: Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkidea eta […]
Gerra zibilak ondorio latzak utzi zituen, horietako bat alde egin behar izan zuen jendearen irudiak dira, eta horietako irudi bat da 1937ko maiatzaren 27an eman zen, Habana itsasontzia umez beterik Ingalaterrarako bidean. Gerra zibila zela eta Ingalaterrara joandako umeak hortaz. 4000 bat haur gurasorik gabe, bakarrik, atzerrian. Eman litekeen argazkirik […]
Gerra da, zalantza izpirik gabe, gizakiaren asmaziorik ankerrena. Aurrez pentsaturik eta prestaturik, armaz leporaino horniturik eta krudelkeria eta bortizkeria dosi gaitzak erabiliz, beste gizaki batzuk berariaz erailtzea da gerra, beste kolore batekoak direlako, beste erlijio batekoak direlako edo haien lurraldea eta ondasunak desiragarriak direlako. Eta ez dirudi gerrarako joera apaltzen […]
Gasteizkoak kolektiboak plazaratu berri duen ‘Estas guerras son muy nuestras’ liburua izan dugu hizpide. Liburua Euskal herriko armagintzaren historia bildu dute, hiru hamarkadatan Euskal Herrian ekoizten ziren armak Arabia Saudi, Israel edo Egiptora esportatzen ziren. Munduko guda ezberdinetan izan dira Euskal Herriko armagintza sektorea. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160707_hizpidea_alvaroanta.mp3 Deskargatu hemen.