HIZPIDEA: Aldaketaren gobernua eta Euskalerria irratiko frekuentzia berria Nafarroako kronikan

Urte bete pasa Nafarroan hauteskundeak izan zirela, hauteskunde horien emaitzen ondoren etorri da aldaketaren gobernua deitu dena. Azken egunetan Iruñea herrian esandakoen laburpena egin digu Mikel Bujanda Euskalerria irratiko laguna. Bide eman euskarari, euskaraz bizi nahi dugu leloarekin ekainaren 4an Iruñean egingo den manifestazioaz  ere hitz egin digu Mikel Bujandak. Euskaldunen eskubideak errespetatzeko, beharrekoak diren lege aldaketak egiteko eskatu diote Nafarroako Gobernuari. Azkenik  Euskalerria irratiko frekuentzia aldaketa izan du mintzagai. Datorren astetik aurrera Iruñerrian Euskalerria irratia entzun  nahi duenak FMko 98.3a sintonizatu beharko du. 28 urteren ostean, azkenik, lizentziarekin emitituko du Iruñerriko irrati euskaldunak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: ACT lan laburren nazioarteko jaialdiaren 13. edizioa patu txarrari aurre eginez

al. Mai 30 , 2016
Sineskeriak albo batera utzi eta katu beltza jarri dute ACT jaialdiaren 13garren edizioko kartelean.  Ekainaren 1etik 4ra egingo da Bizkaiko Antzerki Ikastegiak (BAI) antolatutako ACT Lan Laburren Antzerkialdiaren 13. edizioa, Bilboko Kafe Antzokian, Guggenheim Bilbao Museoan eta Barakaldo Antzokian. Antolatzaileek iragarri dutenez, lau egun horietan mundu osotik etorritako 70 artisten […]

Honekin lotuak