Sineskeriak albo batera utzi eta katu beltza jarri dute ACT jaialdiaren 13garren edizioko kartelean. Ekainaren 1etik 4ra egingo da Bizkaiko Antzerki Ikastegiak (BAI) antolatutako ACT Lan Laburren Antzerkialdiaren 13. edizioa, Bilboko Kafe Antzokian, Guggenheim Bilbao Museoan eta Barakaldo Antzokian. Antolatzaileek iragarri dutenez, lau egun horietan mundu osotik etorritako 70 artisten proposamen berritzaile eta arriskutsuak ikusi ahal izango dira.
Iñaki Lasagabaster legelariarekin egin dugu berba gaurko Hizpidea magazinean, Sare Euskal Preso, Iheslari eta Deportatuen Eskubideen aldeko Sare Herritarraren kiden alderditik. Lehenbizi, Sare plataformaren osaeraz jardun du Iñakik. Sare barruan joera eta pentsaera askotako jendea biltzen dela adierazi digu berak. Gero, giza eskubideak herri baten demokraziaren kalitatea neurtzeko baliabide ezin […]