IBAIZABAL: Bizkaibusen lanuzteak jarraituko dituzte Durangaldean eta Txorierrin

Txanda bakoitzean lau orduko lanuzteak egingo dituzte Bizkaibuseko beharginek Durangaldean eta Txorierrin, iturri sindikalek gogorarazi dutenez. Azkenaldian hiru orduko lanuzteak egin dituzte txanda bakoitzean.Hala, ostiralera arte, 07:00etatik 11:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egingo dituzte lanuzteak autobusetako langileek. ELA Sindikatuaren arabera onartezina da Bizkaiko aldundiak hartu duen jarrera. ELA sindikatua, aurre-akordiotik  kanpo geratu da, “ez duelako juridikoki bermatzen lanpostu guztien amortizazioa ez gertatzea”. Egoeraren berri eman digu Mikel Etxebarria ELA sindikatuko ordezkariak.

Deskargatu Hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Ezkerraldeko emakume taldeak Osakidetzan murrizketa sozialak salatu dituzte

ar. Mai 31 , 2016
Ezkerraldeko eta Meatzaldeko hainbat emakume taldek “EMAKUMEOK BADITUGU ARRAZOI OSASUNTSUAK KEXATZEKO” kanpaina jarri dute abian. Osakidetzan ez direlako aldizkako berrikusketa ginekologikorik sintomarik gabeko pazienteentzat egiten. Erabaki honek emakumeon osasunarekiko kezka larri eta sakona sorrarazten du, murrizketa sozialak gero eta bortitzagoak diren honetan, osasun arloan batez ere. Barakaldoko Argitan emakumeen zentrora […]

Honekin lotuak