Sormene egitasmoak euskal kulturgintzaren transmisioan eragiten jarraitu nahi du eta horretarako Maiatzaren 12tik aurrera hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Liburu aurkezpenak, ikasleekin tailerrak eta askotariko ikuskizunak izango dira. Euskaraz sortzeko grina sustatu, irakatsi eta transmititu gura dugu gaur egun euskaraz sortzen ari direnak zer eta nola sortzen ari diren erakutsita. Kulturgintzaren ekosisteman elkarlanak sustatu nahi dituzte horregatik oraingo ekitaldian Ahotsenea eta Literaturia batu zaizkie ekimenera. Maiatzak 14ean plazan jarritako karpan azokaz gain hainbat musika taldeen aurkezpena eta liburu aurkezpena egingo dituzte. Xehetasun guztiak ezagutu ditugu.
Deskargatu hemen.